Migrazio prozesuan dauden pertsonak gero eta gehiago dira. Askorek dute Euskal Herria azken helmugatzat edota igarobidetzat. Bide horretan, ezker independentistatik diote “bidaide garela hemen bizi eta lan egiten dugun guztiok”. Testuinguru horretan, gogoeta ezberdinak ari dira mahaigaineratzen. Immigrazioaren gaia inoiz baino presenteago dago. Sortuk hilaren 22an egingo du hurrengo Plaza Hutsa, Andoainen, hain justu, jatorri eta kultur aniztasuna gai nagusitzat hartuta.