GUREAN GAUR

Oporrak Bakean: "Umeek badakite zergatik bizi diren errefuxiatu kanpamentu batean"

Oporrak Bakean ekimenak 2009az geroztik darama martxan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Garazi Etxebarria elkarteko kideak, urtero, Algerian, Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuan bizi diren haur sahararrak EAEra uda pasatzera ekartzen dituztela kontatu dio Hamaika Telebistari.

Bi hilabetetan zehar, zortzi eta hamabi urte bitarteko txikiek, mediku frogak pasa eta behar bezalako elikadura jaso ez ezik, hondartzara joan eta lasai jolasten aritzeko aukera dute, besteak beste. Aurten, hasi berri duten kanpainari esker, 200 harrera familia baina gehiagok parte hartzea espero dute.