Eider Inunciaga Bilboko Udaleko zinegotzia izan da Hamaika Telebistan. EAJko politikaria Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaietarako alorren arduraduna da Inunciaga. Udal gobernuaren urte t'erdiko ibilbidea baloratzeaz gain, hizkuntza-eskakizunen inguruan plazaratutako azken epaiez, kalean sumatzen den euskararen erabileraz, 2030 agenda ezartzeko moduaz edo berak kudeatzen dituen eremuetan martxan jarririko azken ekimenei buruz hitz egin du.
Gainera, udal langileek euskara herritarrekin komunikatzeko erreminta gisa erabili ez ezik, egunerokotasunean euskal hizkuntzan jarduteko garrantzia ere azpimarratu du. "Uste dugu modu holistiko eta oso batean txertatu behar dugula euskara langileen bizitzan", adierazi du zinegotziak.

Naia Diez: "Hurrengo hamarkadan 10.000 milioi haur ezkontza gehiago egon daitezke"

Gaur 60 urte Yuri Gagarin izan zen espaziora ailegatu zen lehen pertsona

Euskal aurkezle baten aurkako salaketa egin dute hainbat emakumek

Legea bete eta La Cumbreren lagapena Donostiako Udalari eskualdatzeko eskatu dute
