Euskal Herri osoko hika eragileek osatu dute ZirHika mugimendua, eta beren helburua da hitanoaren erabilera areagotzea eta sendotzea. Hainbat egitasmo antolatu dituzte 2025. urterako, eta lehenengoa Euskaraldia Hika izango da. Taupa mugimenduarekin elkarlanean ari dira egitasmoa antolatzen eta martxoaren 1era arte eman daiteke izena.
Ekimen gehiago ere antolatu dituzte. Lehengo urteko arrakasta ikusita, Hika Topaketa eta Hikadromoa egingo dituzte bigarren urtez jarraian azaroan eta Durangoko Azokan. Udalekuetan hitanoa txertatzen ahaleginduko dira eta hitanoa bultzatu nahi duen orori gida-lerro batzuk proposatzeko praktika onen dekalogoa ere egingo dute. Mugimendu irekia da eta hika eragile guztiei bertan parte hartzeko deia egin diete.

HAMAIKA
Naia Diez: "Hurrengo hamarkadan 10.000 milioi haur ezkontza gehiago egon daitezke"

HAMAIKA
Gaur 60 urte Yuri Gagarin izan zen espaziora ailegatu zen lehen pertsona

HAMAIKA
Euskal aurkezle baten aurkako salaketa egin dute hainbat emakumek

HAMAIKA
Legea bete eta La Cumbreren lagapena Donostiako Udalari eskualdatzeko eskatu dute

HAMAIKA