Sare publikoko irakasleek mobilizazioak egin dituzte Bilbo, Donostia eta Gasteizen. Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek egindako greba deialdia da eta gogorarazi dute deitutako kolektiboen lan-hitzarmenak iraungita daudela.
Astelehenean Hezkuntza Sailak mahai negoziatzailea deitu zuen. LAB sindikatuaren arabera nahiz eta edukietan urrats bat eman duen eta proposamen berriez hitz egiten hasi den, ez dute nahikotzat jotzen mahai gainean jarritakoa. Hezkuntza Sailak idatziz helarazitako proposamenak landu eta aurrerantzean berriro bilduko direla adierazi dute sindikatuek.
Greba deialdiak indartzeko hainbat eskoletan itxialdiak egiteko baimenak eskatu zituzten irakasleek. Hala egin zuten Gipuzkoako bost ikastetxetan, Hala ere, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak eskaera horiei ezezkoa eman diela salatu dute, adierazi dutenez, euren arrazoia eskatutako erabilerak ikastetxeko ohiko eskola jardueran eragin dezakeela, aurreikusitako jarduera gauzatzeko ezaugarri egokiak betetzen ez dituelako. Dena den, kontuan hartu beharra dago itxialdiak arratsaldeko 17.30etatik goizeko 7.00ak bitarte eskatu
zituztela, azaldu dutenaren arabera, espresuki eskatu zuten itxialdia ordu horietan egitea eskola jarduera ez oztopatzeko. Aldiz, Diman, Plentzian eta Markinan itxialdiak aurrera eraman dituzte.
Otsailaren 26 eta 27ko grebak, aurrekoetan aldarrikatutako eskaerei erantzunik gabe jarraitzen dutelako abiatu dituzte. Izan ere, urtarrilaren 22 eta 23an mobilizatu ziren irakasleak ere eta sindikatuek esandakoaren arabera “erantzun zabala” izan zuten deialdiek, %70 ingurukoa. Hezkuntza Sailak berriz, apalagoa izan zela jakinarazi du.

Naia Diez: "Hurrengo hamarkadan 10.000 milioi haur ezkontza gehiago egon daitezke"

Gaur 60 urte Yuri Gagarin izan zen espaziora ailegatu zen lehen pertsona

Euskal aurkezle baten aurkako salaketa egin dute hainbat emakumek

Legea bete eta La Cumbreren lagapena Donostiako Udalari eskualdatzeko eskatu dute
