GUREAN GAUR

Maitane Etxebarria: "Arrantzaleak itsasora ateratzen badira, gu beharrezkoak gara beraientzat"

Emakume gehien biltzen dituen azpisektorea da saregileena. Funtsezko lana egiten dute arrantzontziek arrantzan egiteko behar duten antolaketa prozesuan. Emakumeek arrantzarako tresneria eta aparailuak egin eta zaintzen dituzte. Euskal Herrian, ordea, geroz eta gutxiago dira, denak emakumeak. Horrek badu bere zergatia. Saregileen lan egoerak, lan baldintzek edo jarduera gogorraren berezko lan gaixotasunek, bidea egiteke dute oraindik, legeztatuak eta aitortuak izateko. Hondarribiko portura gerturatu gara emakume hauen egoeraz jabetzeko. Maitane Etxebarriak, pertsonalki, esan digu asko hobetu direla lan baldintzak.