Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria, izan da Hamaika Telebistako Aktualitate Solasaldian. Martxoaren 8aren atarian, emakumeek jasandako indarkeriaz, emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasunean emandako aurrerapausoez, lortzeke dauden helburuez eta erakunde publikoek gizarte feminista bat ezartzean duten erantzukizunaz mintzatu da, besteak beste.
Indarkeria matxista jasan izanda salaketa ipini duten emakumeak babesteko protokoloei dagokienez, Elgarrestak aitortu du ez direla"guztiz hutsezinak", "pertsonen esku" dauden heinean. "Protokoloek etengabeko berriskupena izaten dutela" gogorarazi du, erakunde ezberdinek osaturiko koordinazio mahai baten bitartez. "Batez ere, erailketak gertatzen diren bakoitzean, aztertu egiten da zer gertatu den, ikusteko ea nonbaiten akatsen bat egon den", azpimarratu du Emakundeko zuzendariak.

Zetak taldeak euskal mitologia taularatuko du Nafarroa Arenan

Burlatako gazte asanbladako bi kidek 24 ordu bete dituzte Burlatako udaletxean kateaturik
.jpg)
Sortuk egungo migrazio politikak salatu ditu Bilbon

‘Jalgi Hadi’ euskarari eta Korrikari buruzko dokumentala egingo dute
