Araban, momentuotan, 334 energia makroproiektu fotoboltaiko eta eoliko daude, tramite prozesuan eta jada martxan daudenak batuz gero. Proiektu horiek ingurugiroan eta ezartzen diren eskualdetako errealitate sozioekonomikoan duten eraginaz hitz egin du Hamaika Telebistako Aktualitate Solasaldian Aitor Salazar, Arabako Mendiak Aske taldeko kideak.
Salazarrek erakunde publikoen jarrera salatu du, bere ustez, interes ekonomikoetan oinarrituta dagoena. "Horretara bideratzen dituzte haien politikak, Von der Leyenetik", Europako Batzordeko presidentetik, "hasita, herri txikietako ezkerreko alderdietara arte", azpimarratu du.
Gainera, datorren martxoaren 22rako Euskal Herria Bizirik plataformak deituriko manifestazio nazionalera gerturatzeko gonbita ere luzatu nahi izan die herritarrei.