Urdaibaien Bilboko Guggenheim museoko beste egoitza bat eraikitzeko makroproiektuaren harira elkarrizketatu dugu Eider Gotxi Hamaika Telebistako Aktualitate Solasaldian. Gotxi Guggenheim Urdaibai STOP plataformako kidea da; taldeak bi urte daramatza proiektu hori gauzatu ez dadin borrokan. Bi argudio nagusi planteatzen dituzte: alde batetik, Urdaibai biosfera-erreserba izanik, ingurumenean eragingo lukeen kaltea; bestetik, proiektu turistiko bat dela eta eskualdeko herriek aurreikusitako bisitari kopurua ezingo luketela artatu.
Gotxiren esanetan, Busturialdeak "behar asko ditu" baina museo bat ez omen da horietako bat. Horregatik, datorren martxoaren 17tik aurrera, kontzientziazio kanpaina bat jarriko dute martxan, eskualdeko herritarren iritzia entzun eta haiei plataformaren informazioa helarazi ahal izateko. Hala, egun erakunde publikoek abian duten entzute prozesuan ahalik eta iritzi "kritiko" gehien islatzea lortu nahi dute.

Zetak taldeak euskal mitologia taularatuko du Nafarroa Arenan

Burlatako gazte asanbladako bi kidek 24 ordu bete dituzte Burlatako udaletxean kateaturik
.jpg)
Sortuk egungo migrazio politikak salatu ditu Bilbon

‘Jalgi Hadi’ euskarari eta Korrikari buruzko dokumentala egingo dute
