GUREAN GAUR

Eusko Jaurlaritzak 4 urtera luzatu du seme-alabengatiko 200 euroko diru laguntza

Eusko Jaurlaritzak 4 urtera luzatu du seme-alabengatiko 200 euroko diru laguntza. Gaur egun, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako familiek seme-alabek 3 urte bete arte. jasotzen dute laguntza hori. Data zehatzik eman ez badute ere, urtebeteko luzapen hori aurten aplikatuko dela iragarri du Jaurlaritzak.

Guztira, familiek 2.400 euro jasoko dituzte urtero. Laguntzak are gehiago luzatuko dituzte hirugarren edo ondorengo seme-alaben kasuan, 3 urtetik 10 urtera, eta familia horiek 100 euro jasoko dituzte hilero. Eusko Jaurlaritzak urte hasieran plazaratutako datuen arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 80.863 familiak egin dute laguntza hori jasotzeko eskaera, eta horietatik 68.975 onartu dira.