Gasteizko Udalak 5.000 euro baino gehiago gastatu ditu bi aulki erosteko. Hain zuzen, Europa Jauregirako izango direla jakinarazi du Rocio Viterok eta udalaren erabakia gogor kritikatu du. PSE eta EAJ daude udal gobernuan eta aldez aurretik eredu bereko aulki gehiago erosi zirela ohartarazi dute egindako erosketa justifikatzeko. Horregatik, euren aburuz, aukera bakarra erosketa egitea zen. Gaineratu dute, etorkizunerako inbertsio bat dela, Gasteizko hiriaren irudirik onena emateko.
Maria Nanclares, Turismo Zinegotziak azaldutakoaren arabera, erositako aulkiak Maria de Maeztuko auditorioan daudenak osatuko dituzte, izan ere, ekitaldiak antolatzen dituzten enpresek aulki kopurua handitzea eskatzen dietela baieztatu du.
Beraz, Europa Jauregian ikusiko ditugun aulki hauek East River Chair markak ekoitzi ditu, eta dirudienez, zura, metala, ehuna eta larrua bezalako materialez eginda daude. Viterok, bere sareetan adierazi du, ez duela beharrezkoa ikusten diru publikoa luxuzko aulkietan gastatzea. Aulki bakoitzak 2.500 euroko prezioa du eta Gasteizko Kongresu eta Turismo Zerbitzuak bi erosi ditu. Bost mila euro horiek Europa Jauregirako altzarietarako dagoen 63.000 euroko aurrekontutik irtengo dira.

Zetak taldeak euskal mitologia taularatuko du Nafarroa Arenan

Burlatako gazte asanbladako bi kidek 24 ordu bete dituzte Burlatako udaletxean kateaturik
.jpg)
Sortuk egungo migrazio politikak salatu ditu Bilbon

‘Jalgi Hadi’ euskarari eta Korrikari buruzko dokumentala egingo dute
