Uztailaren 24 eta 27 bitartean egingo da Lakuntzan azken Hatortxu Rock eta dagoeneko 35 talderen berri eman dute. Antolatzaileek bertan izango diren hainbat talde eta musikari iragarri dituzte: Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne, Maruxak, Ibil Bedi, Sukena, The Lio eta Kaotiko.
Aurretik baieztatu zuten Bulego, Nøgen, Tatxers, Skabidean, Streetwise, Banda Bassotti, Gozategi, Eñaut Elorrieta, Los Zopilotes Txirriaos eta Betagarriren presentzia ere.
Guzti horiekin batera, Euskal Herriko hiru talderen itzulera iragarri zituzten otsailean: Never Surrender, Buitraker eta Autobus Magikoa.
35 izenen berri eman badute ere, osotara elkartuko diren taldeen heren bat baino ez da. Azken Hatortxu Rock ospatzeko 100 talde inguru bilduko dituzte, milaka lagunekin batera.
Sarrerak salgai daude hatortxurock.eus webgunean.

Zetak taldeak euskal mitologia taularatuko du Nafarroa Arenan

Burlatako gazte asanbladako bi kidek 24 ordu bete dituzte Burlatako udaletxean kateaturik
.jpg)
Sortuk egungo migrazio politikak salatu ditu Bilbon

‘Jalgi Hadi’ euskarari eta Korrikari buruzko dokumentala egingo dute
