Osasun langileen aurkako erasoak %14 areagotu dira urtebetean. Hego Euskal Herrian. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 1.930 eraso gertatu ziren Osasunbidean eta Osakidetzan. 2023an, berriz, 1.688.
%75 hitzezko erasoak izan ziren, besteak beste, mehatxuak, irainak eta isekak.. Gainerakoak eraso fisikoak izan ziren. Osakidetzan, 283 langilek pairatu zituzten lesioak, eta horietatik 39k gaixo baimena eskatu zuten. Satse sindikatuak salatu du erizainen kontrako erasoek ere gora egin dutela. Osasunbideari dagokionez, 754 salaketa jaso ziren 2024an. Aipatzekoa da emakumeek jasan zituztela eraso gehienak, %81,7. Gizonek, ostera, %18,3.
Jasandako edo ikusitako edozein eraso salatzeko eskatu diete beharginei Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Medikuen Elkargoak eta SATSEk.

HAMAIKA
Zetak taldeak euskal mitologia taularatuko du Nafarroa Arenan

HAMAIKA
Burlatako gazte asanbladako bi kidek 24 ordu bete dituzte Burlatako udaletxean kateaturik
.jpg)
HAMAIKA
Sortuk egungo migrazio politikak salatu ditu Bilbon

HAMAIKA
‘Jalgi Hadi’ euskarari eta Korrikari buruzko dokumentala egingo dute

HAMAIKA