Sagardoa, ardoa eta patxarana dira betidanik Euskal Herrian ekoiztu diren edari ohikoenak. Baina, ba al dakizue vodka eta whiskya ere, hemen, gure lurretan, sortzen direla? Basque Monshiners enpresak Gasteizen edari destilatu hauek ekoizteko apustua egin zuen duela 11 urte.
Eurek aurrera eramaten duten prozesua duela 70 urte baino gehiagoko tradizioan oinarritutako dago. Vodkaren ekoizpenarekin eman zituzten lehenengo pausuak, baina, denborak aurrera egin ahala beste edari batzuk sortzen hasi ziren . Esaterako, whiskya edo ginebra.
Edariak ekoizterako orduan %100ean tokikoak diren produktuak erabiltzen dituzte, garagarra eta patata besteak beste. Ez dira gutxi whiskya sortzeko eman behar diren urratsak. Prozesua, luzea eta xehetasunez beteta dagoela argi utzi digu. Izan ere, ardoa egon den upeletan egoteak zapore gantzutu eta delikatu bat ematen dio. Prozesua xumea izateaz gain luzea ere bada, eta hori izan da jasan behar izan duten zailtasun bat, izan ere, 11 urteko historia baino ez du enpresak.
Nahiz eta edariak Gasteizen, Araban sortu, tamalez, Euskal Herrian ez da nahi bezain beste ekoizten. Horregatik, gehien bat kanpora esportatu behar dute. Beti ere, enpresatik bertatik, moderazioz edatearen garrantzia azpimarratzen dute.
Euren lana ezagutarazteko helburuarekin bisita gidatuak antolatzen dituzte, hauetan prozesuak zehaztasunez ezagutu eta bizitzeaz gain, ekoiztutako edari desberdinak dastatzeko aukera izaten dute bertaratzen direnak.

Salbuespen neurriak "behin betiko" amai daitezela eskatu dute milaka lagunek Bilbon

Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak aldarrikatuko ditu Mugimendu Feministak

Ausardia eta aliantza feministak aldarrikatu dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan

“Haurren begiradatik sortutako herria, gizartea eta mundua aldarrikatzen dugu”
