GUREAN GAUR

Hezkuntza grebaren jarraipena %75ekoa izan da, sindikatuen esanetan

Urtarrilean eta otsailean hasitako mobilizazioei jarraipena emanez, kaleak hartu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako irakasleek Bilbon. 'Irakasleon lan baldintzak hobetu. Hemen eta orain erabakita' zioen pankartaren atzean milaka irakaslek lan hitzarmena eguneratzea aldarrikatu dute. Steilas, LAB, ELA eta CCOOk egin dituzte deialdiak. Irakasleen %75ek egin du greba, sindikatuen esanetan.