Iñaki Iurrebasoren tesian bildutako euskararen egoera ulertzeko gakoak modu dibulgatiboan ezagutarazteko hamaika bideo laburreko sorta aurkeztu dute UEMAk eta Hamaika Telebistak.
UEMAko ikerlariak egindako tesiak euskararen benetako egoera ezagutzeko eta diagnostiko zehatzagoa egiteko hainbat giltzarri biltzen ditu. Tesia modu erraz eta dibulgatiboan zabaldu nahian, elkarlanean aritu dira azken hilabeteotan UEMA eta Hamaika Telebista, eta hamaika bideo laburreko sorta egin dute gakoen inguruan. UEMA arduratu da bideoen gidoiez eta edukiaz. Irudiak eta animazioak, berriz, Hamaika Telebistako Nagore Sarasola diseinu arduradunak sortu eta ekoitzi ditu.
Gaurtik aurrera, astean bi bideo zabalduko ditugu UEMAk eta Hamaika Telebistak, asteazkenetan eta larunbatetan, hamaika.eus eta uema.eus webguneetan izango dira ikusgai.