Euskararen egoeraren inguruan hitz egiteko, besteak beste, hizkuntzaren biziraupenaren edota ahultasun eta indarguneen inguruan, Iñaki Iurrebaso soziolinguista eta UEMAko ikerlaria izan da Hamaika Telebistako Aktualitate Solasaldian. Iurrebasoren tesian bildutako euskararen egoera ulertzeko gakoak modu dibulgatiboan ezagutarazteko hamaika bideo laburreko sorta aurkeztu dute UEMAk eta Hamaika Telebistak.
2023an bere tesia plazaratu zuen; bertan, euskararen egungo egoeraren diagnostikoan laguntzeko gakoak islatu ditu. Iurrebasok azaldu du saiatu dela lehenengo ikusten zein alderdi diren funtsezkoak hizkuntza gutxitu baten egoera zein den jakiteko, hizkuntza bat osasuntsu edo ez dagoen jakiteko, nazioarteko soziolinguistiskak zer dioen horren inguruan. Ondoren ikertu du gai horiei buruz nola bildu izan den informazioa inkesta, estatistika eta antzekoen bidez; kasu honetan, gurean eta kanpoan. Horren inguruan zein adierazle berri sortu daitezkeen aztertu du Iurrebasok; datu multzo handi horiekin pixka bat egoerari argi gehiago emango zizkion zein adierazle sortu zitezkeen. Hala, bukatzeko, adierazle horiek sortuta datuz osatu eta lehengo irakurketa bat plazaratu du.
Hizkuntza gaitasunari dagokionez, azpimarratu du euskaldun asko ez omen direla gai erdaraz eroso mintzatzeko; arrunta dela elebidunetan nagusitasunezko hizkuntza bat izatea. Euskaldunek minorizazio maila handia pairatzen dutela nabarmendu du; horren arrazoia izan daiteke Iurrebasorentzat testuinguruak asko bultzatzen duela erdaraz trebatzen, erdara nahitaez erabiltzen. Euskal Herrian egiten diren zortzi elkarrizketatik bat egiten da bakarrik euskaraz.
Gehitu du euskaldunek eguneroko egoera askotan erdaraz egin behar dutela inguruan erdara nagusitzen delako. “Eroso zaiguna baino gehiago egiten dugu euskaraz” esan du, eta gehitu du gaur egun euskaraz errazago egiten duen euskaldunak gehienetan euskaraz egiten duela.
Horrez gain, euskararen biziraupena ziurtatzeko derrigortasuna ezinbestekoa dela adierazi du, "beharrezkoak ez diren hizkuntzek" ez baitute "aurrera egiten". Euskara derrigortzeko izatea bi modutara ziurtatu daitekeela aipatu du: Alde batetik, legalki hizkuntza jakin beharra ezarrita; eta, bestetik, "bizitzan aurrera egiteko" nahitaezko izanda, hala nola, "lan bat lortzeko edo bizilagunekin komunikatzeko".