GUREAN GAUR

Akordioa lortu dute AMVISAko arreta zerbitzuan lau hilabeteko grebaren ondoren

Akordioa lortu dute AMVISAko arreta zerbitzuan, lau hilabeteko grebaren ondoren. Izan ere, erabiltzailearentzako zuzeneko arretako bost langileak greban egon dira, euren hitzetan, AMVISAk eta Gasteizko Udalak ezarritakoprekarietate egoera salatu eta lan eta bizi baldintzak duintzeko.

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, ostegun goizean sinatu dute akordioa Gasteizko PRECOren egoitzan. Greban aldarrikatzen ziren puntu guztietan hobekuntzak lortu dituztela jakinarazi dute, aurten %19ko soldata igoera izangodute langileek eta eskatzen zuten bezala, lanaldi ordu gehiago egitea ere lortuko dute. Hain zuzen, egunean sei ordu lan egitetik zazpi ordu lan egitera pasako dira. Aldaketa horrek, euren iritziz, herritarrei zerbitzu hobea ematea ahalbidetuko du. 

Subrogazio eskubidea bermatzea zen AMVISAko arreta zerbitzuko langileen beste aldarrikapen bat. Sindikatuak azaldutakoaren arabera, sinatutako akordioan, kontratuetan aldaketan eginda subrogazioa eskubidea bermatuko da.Era berean, zerbitzuko langile guztiek aldi baterako ezintasun osagarri guztiak %100ean kobratuko dituztela ohartarazi du ELAk.

Sindikatuak lau hilabeteko grebaren balorazioa egin du, esanez, bost langileek borroka zaila eta eredugarria eraman dutela aurrera. Gaineratu du, mobilizazio eta greba dinamikek hasiera batean ezinezkoak diruditen aldarrikapenak lortzea ahalbidetzen dutela. Bide horretan, herritarrentzako zerbitzu publiko hobeago batean alde borrokan jarraituko dutela jakinarazi dute.