Ostiral honetan, Chill Mafiak agur esango die agertokiei Bilboko BECen eskainiko duen “ Agur eta Ohore” kontzertuarekin. Azken kontzertu hau are bakanagoa egiten duena bertaratuko diren gonbidatu berezien kopuru handia da. Ia 10 orduko festa handi bat izango da, Bengo, Hofe, TOC, La Txama eta bestelako gonbidatuekin. Flakofonki eta Tulirekin hitz egiteko aukera izan dugu.