GUREAN GAUR

Iñigo Etxezarreta, ETS: "Denbora behar dugu gertatu den guztia asimilatzeko"

20 urteko ibilbidea ospatu du ETS musika taldeak BECen eskainitako hiru kontzerturekin. 45.000 lagun bildu ditu hiru egunez, jai herrikoiak ardatz izan dituen ikuskizunean. Jai erraldoiaren ostean, atsedenaldiaren ostean itzuliko direla iragarri du talde arabarrak. 2026an Madril eta Bartzelonan izango dira oholtza gainean, “Bihotzen konkista” ikuskizunarekin. Hamaika Telebistako Aktualitate Saioan izan da Iñigo Etxezarreta ETSko abeslaria orain arte bizitakoaz eta datorkionaz hitz egiteko, besteak beste.