Greba zikloaren hirugarren eguna izan dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek. Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deituta, mobilizazio bateratua egin dute Donostian. 11:30ean. Goizean, berriz, ekintza gauzatu du LAB sindikatuak: Gipuzkoako hiriburuaren sarrera blokeatu dute. Irakasleek argi utzi dute borrokan jarraituko dutela benetako negoziazioa lortu arte.