Seaskaren Integrazio Batzordeak 2025eko kanpaina aurkeztu du Kanboko egoitzan. Frantziako Estatuak ematen ez dituen laguntzak estaltzeko dirua bilduz, ikastoletan gaitasun bereziak dituzten haurren inklusioa laguntzeko egiten dute lan. Izan ere, salatu dute Frantziako Hezkuntza Ministerioak ez dituela baliabide nahikoa ematen behar bereziak dituzten haurren inklusiorako.
Seaskak antolaketa propioa egin du inklusioaren arloko esku hartzea hobetzeko. Inklusio egoeran diren 165 ikasle laguntzeko dispositiboa bermatzeko, 200.000 euro biltzeko helburua duen kanpaina jarri du martxan.