25 urte bete ditu Kaotiko talde arabarrak. 25 urtez egon da oholtzen gainean, herriz herri kontzertuak ematen eta abestien bitartez egoera eta sentimenduak helarazten. Orain, zaleei urte hauetan guztietan alboan egon izana eskertzeko disko berria bildu dute, horretan euren ibilbidean zehar sortutako 25 abesti birgrabatu dituzte, bestelako ukitu batzuk emanez.