GUREAN GAUR

Burlatako Gaztetxeak aurrera eginen du Udalarekin akordioa lortu ondoren

Joan den larunbatean, Burlatako Gazte Asanbladak manifestazioa egin zuen Gaztetxearen alde, eta mila pertsona inguru bildu ziren. Martxaren amaieran, akordioa iragarri zuten Udalarekin, espazioaren jarraipena bermatzeko. Akordio hori hilabeteetako negoziazioen eta protesten ondoren sortu zen, udaletxearen aurrean kateatzea barne.