Iruña-Veleia argitzea eta ez suntsitzea eskatu dute Gasteizen asteburuan egindako mobilizazio batean. Beste behin Arabako Foru Aldundiari azken 15 urteetan eskatutakoa exijitu diote, Iruña-Veleian aurkitutako grafitoak autentifikatu ditzatela arkeometria erabiliz eta metodo arkeologikoei lotutako indusketa bat egin dezatela.
Bestalde, aztarnategien eskabadorekin egiten ari diren suntsiketa ere salatu dute.
Horrez gain, Aranzadi, Eusko Ikaskuntza eta EHU bezalako Euskal Herriko kultur eragileei konpromisoa eskatu diete, aztarnategia bisitatzeko eta euren iritzia plazaratzeko.