GUREAN GAUR

Jaurlaritzaren jarreraren aurrean, greba egitearen beharra aldarrikatu dute irakasleek

Zortzigarren greba egunean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan mobilizatu dira hezkuntza publikoko irakasleak, Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deituta. Bertan Hezkuntza Sailaren jarrera kritikatu dute. Azaldu dutenez, “xaintailak” eta “joku zikinak” erabiltzen ari da Hezkuntza Saila, grebak bertan behera uzteko helburuz. Horren aurrean, grebekin jarraitzeko beharra aldarrikatu dute: “grebarik ez badago, ez dago negoziatzeko borondaterik”.