GUREAN GAUR

Ane Elordi: "Egun euskararen inguruan daukagun ekimenik indartsuena da Korrika"

Korrikaren ibilbidea duela 45 urte hasi zen baina hasierako helburu berdinak mantentzen direla adierazi du Aktualitate Solasaldian Ane Elordi Korrikako koordinatzaileak: Euskararen sustapenean eragiten dihardutea eta AEKren eguneroko lanerako dirua biltzea, alegia.

Orain, gainera, euskararen aldeko ekimen honen inguruko dokumentala antolatzen dabiltza, 'Korrika Jalgi Hadi!' izena izango duena. Ander Iriarte izango da zuzendaria eta bera ere Hamaikako platoan izan da proiektu honen nondik norakoak azaltzen. Dokumentala finantzatzeko, besteak beste crowfnding kanpaina bat dago abian, datorren apirilaren 25era arte euskal gizarteari ekarpen ekonomikoa egiten utziko diona.