GUREAN GAUR

Greba arrakastatsua Bridgestone Basaurin: erabateko jarraipena izan du lehen egunak

Langileek erabateko jarraipena egin diote astearte honetan Basauriko Bridgestone lantegian deitutako lehen greba egunari. 335 langileren kaleratzeren aurka abiatu dute protesta, eta goizeko 05:00etatik aurrera geldirik dago ekoizpena. Sindikatuen arabera, ia ez da langilerik sartu lantegian, eta soilik bulegoetako langile gutxi batzuk eta tokiko zuzendaritzako kideak agertu dira. Apirilaren 11rako eta 15erako beste bi greba egun deitu dituzte.