GUREAN GAUR

BSHko langileek elkarretaratzea egin dute Nafarroako Industriaren Elkartearen aurrean

BSHk Ezkirotzen duen lantegiko enpresa-batzordeko kideek bilera bana egingo dute datorren ostiralean Madrilen, Lan eta Industria ministerioen egoitzetan, multinazionalak ekainerako iragarritako lantegiaren itxieraren balizko alternatibak aztertzeko. Lantegia itxita 700 pertsona inguru geratuko dira lanik gabe.

BSHko langileek elkarretaratzea egin dute asteazken honetan Nafarroako Industriaren Elkartearen (AIN) egoitzaren aurrean. Jose Juste BSH Españako zuzendaria da presidentea.