GUREAN GAUR

Greba eguna Nafarroako Gobernuaren zerbitzu publikoan eta tokiko administrazioetan

Mahai orokorra osatzen duten bost sindikatuek, LAB, ELA, CCCOO, AFAPNA eta UGTk, deitu dute gaurko greba. Foru Administrazioko langileen % 7,33k eta Osasunbideko langileen % 2,36k bat egin dute asteazken honetan Nafarroan deitutako grebarekin, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak emandako behin-behineko datuen arabera. Estatutu berri baterako eta karrera profesionala izateko konpromisoa exijitu diote Gobernuari.