1996. urteaz geroztik antolatu den jaia, ez dela besta bat soilik adierazi dute antolatzaileek, elkar trukaketa eta gogoetarako benetako bektorea baizik. Elkarteak identitate plurala irudikatzen du, feminismoa, antikapitalismoa, ekologia, internazionalismoa, kultura-aniztasuna bezalako baloreak bultzatuz.
'Lurraren erritmoan' lelopean, talentuz eta aniztasunez betetako programazio indartsua eskainiko du aurten ere EHZk, oraingoz 17 talde zein artista baieztatu dira. Haien artean bost izen berri nabarmentzen dira: Xiberoots, Olaia Inziarte, Hop Hop Hop Crew, Henge eta Galder.