Uztailaren 24tik 27ra Lakuntzan ospatuko da azken aldiz Hatortxu Rock jaialdia, bertan talde berri zein zaharrek hartuko dute oholtza euskal presoen aldeko garraxi handi batean.
30. edizio honetan espreski jotzeko elkartuko diren andana bat taldez gain, era guztietako musikari eta artistak ikusi eta entzuteko aukera izango da. Konfirmazio berrien artean, urte mordoa jotzen daramaten Anestesia, Delirium Tremends, Deskontrol, Arcada Social, Kop, Potato, Reincidentes, Juantxo Skalari & la rude band eta Zea Mays daude, baita Svetlana, Xutik, Las niñas del corro, Odei barroso, On, Odolkiak Ordainetan, Zetak, Talco, Xiberoots, Nafarroa 1512 eta baita Kaleko urdangak ere.
Proiektu berrien artean berriz Zaunka, Barniz, Naxker eta Mirua ere bertan izango ditugu, baita itzuli berri den Bizardunak taldea ere.