GUREAN GAUR

Zinemaren eta ikus-entzunezkoen industrian emakumeen % 60,3k sexu-indarkeria jasan du

Zinemaren eta ikus-entzunezkoen industrian sexu-indarkeriari buruzko Estatuko lehen txostena aurkeztu du CIMAk, Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezko Hedabideen Elkarteak. Datu kezkagarriak jaso ditu: "inkestatutako sektoreko emakumeen % 60,3k sexu-indarkeria jasan du". Indarkeria horiek lanaren fase guztietan gertatzen direla ikertu dute, castingetatik jaialdietaraino, eta horrek zuzenean eragiten duela emakume horien osasun mentalean eta karrera profesionalean.