GUREAN GAUR

Denis Itxaso: "Dauzkagun araudien arabera, inori ez zaio kale gorrian uzten"

Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburua izan da Aktualitate Solasaldian eta etxebizitzaren krisiak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen eragin eta ondorioen inguruan mintzatu da. Gune tentsionatuen nondik norakoak, gazteek emantzipatzeko duten zailtasuna, pisu turistikoen errealitatea edota etxebizitzek bizigarriak izateko bete beharko lituzketen ezaugarriak aipatu ditu, besteak beste.

Etxebizitza negozioa baino eskubidea dela azpimarratu du Itxasok, "Espainiar konstituzioak ere hala agintzen duela" gaineratuz. Etxegabetzeei dagokienez, berriz, "oso gutxi" direla esan du, egungo "etxebizitza krisiak" batez ere klase ertainei eragiten diela eta "arazoa askoz ere gordinagoa dela okupazioak edo desjabetzeak" baino.