Guztira 757 postutan izango da hizkuntza eskakizuna. C1, B2 eta B1 mailak eskatuko dira, gehienak Osasunbidean eta administrazioan. Euskarabideak neurria urrats garrantzitsutzat jo du, baina Euskalgintzaren Kontseiluak eta Behatokiak gogor kritikatu dute. Euskararen ezagutza gutxi baloratuko dela beste milaka lanpostutan, eta horrek eskubideen urraketa dakarrela salatu dute.