GUREAN GAUR

Zubietako erraustegiaren inguruan egin diren azterketak kontrajarriak dira

Zubietako erraustegiak inguruko herritarren osasunean zer-nolako eragina izan duen aztertu dute zenbait zientifikok azken urteotan. ToxicoWatchek, alde batetik, eta Osakidetzaren menpeko Biogipuzkoak, bestetik, esaterako. Bada, azterketa horiek kontrajarriak dira. Testuinguru honetan, Zubietako errauste plantaren isuriek jarraipen zorrotzagoa behar dutelakoan, Toxicowatchek elkarlanerako prestutasuna adierazi dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, kutsadurari irtenbidea emateko.