Manu Lezertua EAEko Arartekoa Aktualitate Solasaldian izan da. Bertan, bere hamar urteko ibilbidea baloratzeaz gain, euskal gaztedian presente dauden jarrera matxistei buruz, LGTBI kolektiboan jasaten dituen erasoez, kaleko zaratak bizikidetzan duen eraginaz edo administrazioarekin harremanetan euskaraz aritzeko eskubideaz mintzatu da, besteak beste.
Azkeneko gai honi dagokionez, Lezertuak euskal legeak "edozein momentutan, edozein administraziotara jotzen baduzu, euskaraz egiteko" eskubidea bermatzen duela dio. "Berrogei urte daramatzagu" euskal ehun publikoa euskalduntzearen prozesuan, EAEko Arartekoaren esanetan, eta orain "euskara behar dutela identifikatuta dauden lanpostuak langile euskaldunek bete behar dituztela" gaineratu du.