GUREAN GAUR

Euskalgintza eta kulturgintzako 144 eragilek bat egin dute Gure Eskuren manifestuarekin

Gure Eskuk gaur egun euskalgintzak eta euskal kulturgintzak dituen beharrak eta aldarrikapenak bildu ditu manifestu batean, eta azpimarratu du ez dugula herri bat izango hizkuntza eta kultura prekarizazio egoeran dauden bitartean. Bada, euskalgintzako eta euskal kulturgintzako 144 pertsona eta taldek bat egin eta manifestua sinatu dute. Burujabetzaren bideari bultzada emateko eskatu dute eta atxikimendua adierazi diote Gure Eskuk Bilbon ekainaren 7an “Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki” lelopean deitutako manifestazioari.