GUREAN GAUR

Gwilym Bowen Rhys: “Hizkuntza kulturaren ardatz izanik, Euskal Herria eta Gales antzekoak dira”

Gwilym Bowen Rhys galestar abeslaria Euskal Herria bisitatzen ari da egunotan. Galeseko S4C telebistarako saio batean grabaketan murgilduta dabil, baina Hamaikako platotik pasatzeko tartea ere topatu du. 

Folka eta Galesko musika tradizionala dira Bowen Rhysen abestien oinarria. Galeseraz kantatzen du, hizkuntza hautaketa kontzientea izan ez bazen ere "gure kultura eta hizkuntza sustatzeko" konposatzen baititu bere sorkuntzak. Zentzu horretan, gainera, Euskal Herriak eta Galesek antzekotasunik badutela ere aipatu du, "hizkuntza kulturaren ardatz" baita bi nazioetan.