Euskaraldia martxan da baita Larrabetzun ere. Laugarrenez, euskararen erabilera sustatzeko dinamika hasi da Euskal Herri osoan. Maiatzaren 15etik 25era, Euskal Herri osoan bezala, Larrabetzuko kaleetan ere euskararen erabilera areagotzea izango da helburua. Larrabetzun 362 pertsonak eman dute izena aurtengo edizioan.