GUREAN GAUR

Korrika, La Passem eta Ar Redadeg hizkuntza gutxituen aldeko aliantzak osatzeko batu dira

AEK-Korrikako ordezkaritza hizkuntza gutxituen aldeko aliantzak osatzen jarraitzeko asmoz, Bretainiara joan da asteburuan Rennes hirira, La Passem eta Ar Redadeg ekimeneko lagunekin bat egiteko eta elkarlanaren oinarriak finkatzeko. Helburutzat dute hizkuntza gutxituen harremana estua eta zuzenagoa izatea, eta informazioa partekatuta, egitasmo bakoitza indartzea. Diwanen bretoiera ikasteko zentroen alde egin duten manifestaziora ere batu dira beste 1.500 parte hartzailerekin batera.