Aroztegiko zazpi auzipetuek hirugarren epaiketa eguna dute asteazkenean, foru zaingoen testigantzarekin. Aurreko eguneko saioan Aroztegiko obren hasieran egon ziren hamalau guardia zibilek deklaratu zuten eta sorpresaz hartu zituzten euren adierazpenak.
Hirugarren egun honetan Porrotx pailazoa hurbildu da auzipetuak babestera. Ordu beteko saioa burutu du eta bere mezu alaiek Iruñeko Justizia Auzitegiaren inguruak alaitu dituzte. Bertaratutakoek txalo zaparradaz eskerrak eman dizkiote Porrotxeri.
Ostegunean, epaiketaren laugarren eguna izango da eta auzipetuek deklaratuko dute.