Bi adingabeko familia bat etxegabetu dute Antsoaingo Lerin kalean, Nafarroan. Goizean goizetik, Foruzainek kalea moztu dute eta sei furgoi aldera portaleko atarian utzi dituzte. Haritu Etxebizitza Sindikatuak deituta dozenaka herritar elkartu dira etxegabetzearen aurka, “Nerea ez doa” mezuari erantzuteko. Poliziak pertsona bat tarte batez atxilotu du eta babesa adierazi dutenen aurka bortizki kargatu du. Deia egin dute Antsoainen Lapurbideko plazan arratsaldeko 18:00etan egingo duten manifestazioan parte hartzeko.