Fiskala bere horretan mantendu da eta talde kriminaleko kide izatea, kalteak eta mehatxuak leporatzen jarraitzen du, nahiz eta onartu parte-hartze indibidualik frogatu ez dela. Garbiñe Elizegi alkate ohia taldekide nagusitzat jo du fiskalak ere. Epaiaren zain gelditzen diren arren, auzipetuek eskerrak eman dizkiete epaiketaren aste honetan babesa ematera hurbildu diren guztiei.