Zestoako Iraeta auzoan dagoen Amillubi baserria eta bere lurrak eroste prozesuan da Gipuzkoako mugimendu agroekologikoa. Helburutzat dute lurra babestea, ekologikoa sustatuz. Ondorengo belaunaldien elikagaiak bermatzeko erosiko dituzte, gelditzen diren lur emankorrak babestu beharra dagoelakoan. Ildo horretan, hainbat ekintza ari dira antolatzen. Azkena, Udaberriko festa. Proiektuaz gehiago jakiteko, Maider Zubikarai Biolurreko koordinatzailearekin eta Ane Rivas Amillubiko koordinatzailearekin batu gara.