GUREAN GAUR

Euskara eskakizunaren aurkako epaiak, euskararen normalizazioaren aurkako "eraso”

Azken urteotan, euskararen aurkako epaiak ugaritu egin dira Euskal Herrian, eta epaitegiek hizkuntza-eskakizunak baliogabetu dituzte hainbat kasutan. 2020tik gutxienez hainbat ebazpen eman dira norbanako, sindikatu edo enpresen salaketen ondorioz, eta epaiek indarrean dagoen hizkuntza-eskakizunen sistema zalantzan jarri dute. Azken epaia aste honetan iritsi da: EAEko Justizia Auzitegi nagusiak berretsi egin du Gipuzkoako aterpetxeetan lan egiteko euskararen eskakizuna baliogabetzea.