Europar Batasuneko herrialdeek erabaki dute astearte honetan egitekoak ziren euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasunari buruzko bozketa atzeratzea, ez dutelako lortu hogeita zazpiak bat etortzea, lege, finantza eta politika arloetako zalantzengatik. Ofizialtasuna aurrera atera ahal izateko beharrezkoa da erabakia aho batez hartzea; hau da, ezin da kontrako botorik egon; horregatik, gaia atzeratzea erabaki dute.