GUREAN GAUR

Joseba Diez Antxustegi: “Jabeei segurtasuna eman behar diegu etxeak merkatura ateratzeko”

Joseba Diez Antxustegi Gasteizko legebiltzarreko EAJko bozeramailea izan da Aktualitate Solasaldian, jeltzaleek migrazio, euskara, industria eta etxebizitza bezalako gaien inguruan duten ikuspuntua azaltzeko, besteak beste.

Etxebizitzari dagokionez, Diez Antxustegik etxebizitzen jabeek euren pisuak merkatura atera ditzaten haiei "segurtasuna" ematearen aldeko aldarria egin du eta, pertsona zaurgarriei "erakundeek" alternatiba bat eskaintzearena, jabego pribatuko etxebizitza bat ordaindu ezin dutenean. Euskarak Europan ofizialtasuna lortzearen bidean berriz, asteartean eztabaida atzeratu izana "etsipenez bizi izan" zutela adierazi du eta alderdi popularrak izandako jarrera deitoratu du; Europako hainbat buruzagiri erabaki honen aurka bozkatzeko eskatzeko eginiko deika aritzea "onartezina" eta "nazkagarria" dela azpimarratu du Diez Antxustegik.