Jendetza bildu zen ostiralean Lizarran, alkatearen erasoa jaso zuen Oier gazteari babesa emateko. Oier eta Iker "Bajadikako 27" auzian ikerketapean daude, eta gertatutakoa manipulatuta zabaldu zuten UPNk eta Diario de Navarrak. Senideek eta lagunek salatu dute gazteen aurkako jazarpen politikoa eta egiaren alde egin dute agerraldian.