Euskal Herriak Palestinarekin duen elkartasuna islatu dute, eta Israel egiten ari den genozidioa gaitzetsi. Donostian 500 hilotz irudikatu dituzte, jendea lurrean lerroz lerro etzan eta izarekin estaliz, hildakoak bailiran. Yala Nafarroak eta BDZ taldeek deituta Iruñean mobilizazioa egin dute, Isolatu orain eta Israel hautsi lelopean. Nafarroako Gobernuari Israelekin dituzten harremanak eten ditzala exijitu diote. Bilbon ere ehunka lagun bildu dira Palestinako genozidioa salatzeko eta berehalako su eten bat eskatzeko. Baionan, Herriko Etxeari Israelgo bandera kentzeko eskatu diote.